25 AVR. 2020 IKUSMIRA MUNDUAN GEHIEN IRAKURRI DEN LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA Izaga, Xabier Liburuaren Eguna. Liburuek ere beren eguna daukate-eta. Beharbada, letra larriko egunen zaleren batek Liburu Saltzailearen eta Irakurlearen Eguna ere ospatu litekeela pentsatu du. Herenegun liburuarena izan zen, ordea, eta halako egunez bete ohi diren plazak eta txokoak hutsik zeuden. Seguruena, munduan gehien irakurri den Liburuaren Eguna izan zen. Gehien irakurri den egunetakoa. Edonola ere, izan zen ospakizun eta ekimenik. Ez da gauza bera, baina baliteke denboraren joanean gero eta normalagoa edo behinik behin ohikoagoa izatea egun horretako ospakizun birtuala. Txintxu, Gasteizko Zuloa liburu dendako arduraduna, ez da urteroko zurrunbiloan murgildu, zoritxarrez, ez du lan astun horiek egin beharrik izan. Horren ordez, natura hil bat atondu eta Facebook sare sozialera igo zuen haren argazkia. Ez da gauza bera. Xabier Izaga Gonzalez