GAUR8 - mila leiho zabalik
IKUSMIRA

ZERGATIK? ZERGATIK EZ? BADELAKO GARAIA


«Bakearen aldeko eragile aktiboak eta gatazkak konpontzeko prozesu guztietan ezinbesteko parte hartzaileak izan behar dugu». Hala aldarrikatu zuten joan den asteazkenean ia laurogei emakumek Donostiako Kursaal jauregian. Arrandiarik gabe, baina tinko. Ahoa estalita, baina ahotsa ozen. Hamabost urte ditu Ahotsak taldeak eta bera da, hain zuzen, aldarrikatzen dutenaren adierazgarria. Elkarrizketaren balioarena, alegia. Emakumeek bakearen aldeko eragile aktiboak eta gatazkak konpontzeko prozesu guztietan ezinbesteko parte hartzaileak izan behar dutela diote. Batek baino gehiagok «zergatik?» galdetuko du. Besteak beste, gatazkak bete-betean jasan dituzten arren, konponbide saioetatik baztertuta egon direlako beti. Beste batzuek «zergatik ez? pentsatuko dute akaso, ulerbera. «Nahi badute...», baimen eske baletoz bezala. Ez zaigu bururatu badela garaia, horretarako eskubidea dutelako, dagokielako, beharrezkoak direlako... eta seguruenik eraginkorragoak izango direlako...? Xabier Izaga Gonzalez