GAUR8 - mila leiho zabalik

LIZARTZAKO «INDAR BIZIAK» 1914AN

ARGAZKIA: INDALECIO OJANGUREN. GIPUZKOAKO ARTXIBO NAGUSIA

Artikulua ilustratzen duen irudia Lizartzan egin zen 1914an. Erdian alkatea agertzen da. Haren ondoan, herriko eta Elizako beste agintari batzuk eta mikeletea. Argazkiaren egilea Indalecio Ojanguren eibartarra izan zen, hedabide askorentzat lan egin zuena. Mendizaletasunari eta xendazaletasunari esker, herri ugariren eta haietako jendearen eta ohituren argazkiak ateratzeko aukera izan zuen. "Arrano argazkilaria" ezizena jaso zuen. “Thomas” postal editore katalanak Gipuzkoako hainbat herriren argazki batzuk argitaratu zizkion joan den mendeko 20ko hamarkadan. 1936ko gerran Bilboko Burdinazko Gerrikoaren defentsen argazkiak egin zituen. Gerraostean, beste lankide batzuei gertatu zitzaien bezala, errepresaliatu egin zuten eta argazkilari lanak egin ahal izateko isuna ordaintzera behartu zuten.