06 AOûT 2022 BEHATXULOTIK Donostia, lehen abiazio erakustaldien lekuko Juantxo EGAÑA Benito Loygorri biarriztarra jotzen dute hegazkin-pilotu lizentzia lortu zuen lehen euskal herritartzat. Abiazioaren lehen urte horietan, Donostia aireko erakustaldien eremu bihurtu zen. 1910ean, Loygorrik, Maria Minondo donostiarra kide zuen aireko erakustaldi batean, lurreratze bat egin behar izan zuen hondartzan, matxura baten ondoren. Urte horretan bertan, Humberto Le Blon frantziarra hil zen, bere hegazkina Donostiako badian egindako erakustaldi batean hondoratuta. 1914ko martxoaren 16an, Elie Hanouille pilotu belgikarra, garai hartako prentsak jasotzen duen bezala, jendez gainezka zen Kontxako pasealekutik aireratu zen 14.25ean, Donostiako badian aireko akrobazia batzuk egiteko. Kanpai buelta oso batzuk eman eta beste batzuetan huts egin ondoren, hegazkina erori egin zen badian aireratu eta 15 minutura, eta 23 urte zituen pilotu belgikarra hil egin zen. Irudian, Hanouilleren hegazkina Kontxako pasealekutik aireratu zen unea. Argazkia: KUTXATEKA - MUNOA FUNTSA - EGILE EZEZAGUNA