GAUR8 - mila leiho zabalik

Txillida Lemoizko zentralaren kontra, 1976an

KUTXATEKA. ARTURO DELGADO FUNTSA

1976ko abuztuaren 29an, Gorliz eta Plentzia artean, Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntzaren aurkako lehen elkarretaratze garrantzitsuetako bat egin zen. Komunikabide batzuen arabera, 60.000 pertsona elkartu ziren bertan. “Nuklearra ez den euskal kostalde baten Defentsarako Batzordeak” deitu zuen manifestazioa. Mobilizazioan zehar egindako Arturo Delgadoren irudian Eduardo Txillida eskultorea agertzen da, zeinak bere besoan itsatsita baitarama zentral nuklearren kontra eta nuklearra ez den euskal kostalde baten alde diseinatutako pegatina, Euskal Herriko mugimendu antinuklearraren sinbolo bihurtu zena. Ondoan Rafael Ruiz Balerdi margolaria ageri da.