11 NOV. 2023 IKUSMIRA Israelen laguntzek sarraskia luzatzen dute Palestinar bat amorruz ohiuka. (AFP) Eraikin bat sutan bonbardeketen ondorioz. (AFP) Palestinarrak, birrindutako eraikin batean. (AFP) Haur baten bizitza salbatu nahian. (AFP) Bonbardeketek sortutako ke lainoa. (AFP) Gazako suntsiketaren irudia. (AFP) Etsipena, amorrua... (AFP) Haurrak, bonbetatik ihesi. (AFP) Ahal den moduan janaria banatzen. (AFP) Familia bat, bizileku berri baten bila. (AFP) Pablo Ruiz de Aretxabaleta Gazaren aurkako sarraskiak ez du amaierarik. Zerrendako bonbardaketak hasi eta hilabetera, ankerkeria bakoitzak aurreko egunekoa gainditzen du. Ospitale bat, eskola bat, anbulantzia-konboi bat, okindegiak... Gainditu ezin diren izuaren mugak etengabe gainditzen dira. Egunsenti bakoitzean, aurreko gaueko erasoetako hildakoak hamarnaka zenbatzen dira. Zenbatu daitezkeenak. Askok hondakinen azpian jarraitzen dute-eta. Zerrenda bitan zatituta, Israelgo armadak lurreko operazioa abiatu du eta iparraldeko inguruaren «garbiketa» behartu du. Eta ez da geldituko. Ez dago su-etenik, Israelgo Estatuak ez duelako lurraldearen suntsiketa geldiarazi nahi, eta horretarako bere lagunen bedeinkazioa duelako. Izan ere, bere aliatuek 10.500 hildako baino gehiago izan ondoren, horietatik 4.300 haurrak, eta ia erabateko suntsipena lurralde osoan, Israelen «defentsarako eskubidearen» erretorikaren pean ezkutatzen dira oraindik, eta salaketak kriminalizatzen dituzte.