Gazako sarraskia hasi zenetik lau hilabete bete dira. (AFP) Gazako sarraskia hasi zenetik lau hilabete bete dira. (AFP) Gazako sarraskia hasi zenetik lau hilabete bete dira. (AFP) Gazako sarraskia hasi zenetik lau hilabete bete dira. (AFP) Gazako sarraskia hasi zenetik lau hilabete bete dira. (AFP) Gazako sarraskia hasi zenetik lau hilabete bete dira. (AFP) Gazako sarraskia hasi zenetik lau hilabete bete dira. (AFP) Gazako sarraskia hasi zenetik lau hilabete bete dira. (AFP) Gazako sarraskia hasi zenetik lau hilabete bete dira. (AFP) Gazako sarraskia hasi zenetik lau hilabete bete dira. (AFP) 03 FéV. 2024 IKUSMIRA Parekorik gabeko sarraski baten lau hilabete Pablo Ruiz de Aretxabaleta Datorren asteazkenean lau hilabete beteko dira Israelek urriaren 7ko erasoaren mendekua hasi zuenetik. Denbora tarte horretan lortu duen suntsipen eta sarraski maila ezin da duela gutxi gertatutako inongo gatazkekin alderatu. 35.000 pertsona baino gehiago hil ditu -8.000 oraindik hondakinen artean daude-, horietatik 8.000 haur baino gehiago. Etxeen erdia baino gehiago suntsitu du eta biztanleriaren erdia espazio txiki batean pilatzera behartu du, janaririk gabe eta plastikoen azpian. Hildako haurren kopurua, ospitaleen kontrako erasoak, behartutako populazioaren tokialdatzea, gosea arma bezala erabiltzea, azpiegituren eta etxebizitzen suntsiketa masiboa... Lau hilabete hauetako egun bakar batean egindako ekintza oro erreakzio eta zigor gogorren zioa izango litzateke, baina krudeltasunarena ez da Gazako erasoaren salbuespen bakarra. Israelen zigorgabetasuna ere bakarra da. Inon ez dira hain agerian geratu gehiegikeriak, soldadu israeldarrek beraiek ere zabaldu dituzte eta. Eta hala da, nazioarteko konplizitatea ere paregabea delako. Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Auzitegian genozidioa salatzea izan da sarraskia geldiarazteko urrats nagusia. Israelek operazioa hasi zuenean bi hilabeteko inpunitatea kalkulatu zuen. Orain badaki mugagabea dela.