24 AOûT 2024 Espainiar armadaren maniobrak Guadalupen, 1916an (RICARDO MARTIN. PHOTO CARTE FUNTSA. KUTXATEKA) Juantxo EGAÑA Argazki beldurgarri honek gatazka belikoren batean egina dagoela eman dezake, bai euskaldunok Bidasoaren bi aldeetan jasan ditugun gerretan, bai beste batzuetan. Baina ez da horrela. Irudi hau 1916an egin zen Hondarribiko Guadalupe gotorlekuaren inguruan, gure mendi eta baserrietako lurrak gerra eta suntsipenerako makineria probatzeko erabiltzen zituzten espainiar armadaren maniobra batzuetan. Makina hori bera erabili zuten Espainiako armadak eta haren aliatuek Rifeko gerra kolonialean, 1920ko hamarkadan, eta, urte batzuk geroago, 1936an, milaka euskal herritar hil eta hainbat herri eta hiri suntsitu zituzten bereizi gabeko bonbardaketetan.