Espainiar armadaren maniobrak Guadalupen, 1916an
Argazki beldurgarri honek gatazka belikoren batean egina dagoela eman dezake, bai euskaldunok Bidasoaren bi aldeetan jasan ditugun gerretan, bai beste batzuetan. Baina ez da horrela. Irudi hau 1916an egin zen Hondarribiko Guadalupe gotorlekuaren inguruan, gure mendi eta baserrietako lurrak gerra eta suntsipenerako makineria probatzeko erabiltzen zituzten espainiar armadaren maniobra batzuetan. Makina hori bera erabili zuten Espainiako armadak eta haren aliatuek Rifeko gerra kolonialean, 1920ko hamarkadan, eta, urte batzuk geroago, 1936an, milaka euskal herritar hil eta hainbat herri eta hiri suntsitu zituzten bereizi gabeko bonbardaketetan.
herria
Nafarroako Erresumako gotorleku bat Abadiñon, 791 metroko altitudean
herria
Gezurra ari du: iruzurtien istorioekin katigatuta
erritarrak
«Ez nuen gure burua biktima bezala ikusi nahi, baizik eta borroka txikiak egin dituzten ama-alabak bezala»
erritarrak
Luis eta Enaitz Goñi; aita eta semea igeriketan lehiakide eta adiskide
atzerria