07 SEPT. 2024 Ondarroako Saregileak, XX. mendearen erdialdean (GERARDO LOPEZ DE GEREÑU GALARRAGA. ARABAKO ARTXIBOA.) Juantxo EGAÑA Emakume saregileen lana mendeetan zehar gure portuetan egindako jarduera izan da. Lanbide hori, askotan ezezaguna eta gutxi baloratua, lan baldintza gogorrek bereizten dute, askotan aire zabalean egiten da, eta, hala ere, funtsezkoa da arrantza-ontzientzat. Artikulu honek dakarren irudia XX. mendearen erdialdean egin zen, Ondarroako portuan. Egilea, Gerardo Lopez de Gereñu Galarraga arabarra, txangozale nekaezina zen eta bere denbora Euskal Herriko herri eta tradizioetako irudiak hartzen eman zuen bere argazki kamerarekin. Gainera, artikulu ugari argitaratu zituen hainbat aldizkaritan, hala nola, “Alava: Boletin de Cultura Religiosa”, “Anuario de Eusko Folklore”, “Boletin de la Institucion Sancho el Sabio”, “Boletin de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais”, “Estibaliz”, “Euskera”, “Munibe,” “Ohitura”, “Pyrenaica” eta “Boletin de la Sociedad Excursionista Manuel Iradier”.