NAIZ
DONOSTIA

EAJ «ezer ez aldatzeko mezu edulkoratuak» zabaltzen ari dela salatu du EH Bilduk

Eh Bilduk, PSOEko Pedro Sanchez eta Borboiko Feliperen bisiten ostean, «etorkizuna partekatua den edo ez erabaki behar dutenak euskal herritarrak direla» nabarmendu dute. Eztabaida honetan EAJ «ezer ez aldatzeko mezu edulkoranteak» zabaltzen ari dela salatu du.

Pello Urizar eta Rebeka Uberaren agerraldia. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Pello Urizar eta Rebeka Uberaren agerraldia. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Pedro Sanchez eta Borboiko Felipek Euskal Herrian egin dituzten agerraldien harira, «etorkizuna partekatua izan behar den edo ez erabaki behar dutenak euskal herritarrak direla» adierazi du EH Bilduk. Zentzu honetan, EAJk «ezer ez aldatzeko mezu edulkoratuak» botatzen dituela salatu dute. 

Rebeka Uberak eta Pello Urizarrek Donostian emandako prentsaurrekoan, «frankismotik datorren estatu egiturari aurpegi garbiketa egingo dion mugimenduetan parte hartzeko» prest ez daudela adierazi dute. Honela, gogora ekarri dute krisi ekonomiko eta sozialak eta besteak beste Katalunian abian jarritako prozesu eratzaileak sortutako krisi politikoak, «batzuko Konstituzioaren erremormaz hitz egitera» behartu dituela.

«Herri eta herritar gisa dagozkigun eskubide guztiak ez berreskuratzea ekarriko duen edozein sasi-aldaketa herri eta herritarrei egindako iruzurtzat hartuko dugu», gehitu dute. Horregatik Euskal Herrian «Euskal bidean aurrera egiteko beharra» nabarmendu dute, euskal estatuaren eratze prozesua abian jarriz.

PSOEko buru den Pedro Sanchezek proposatutako erremormen harira «espainiar Estatuaren menpe dauden herriei begira betiko dela», adierazi dute. «Gauza guztien gainetik, Estatuak bat eginda jarraitzea da bere helburu nagusia». Eta zentzu honetan EAJk «itxurazko aldaketak egin bai, baina ezer ez aldatzeko» lanean ari dela salatu dute, «egungo botere harremanak mantentzeko».