NAIZ

Facebookek bi urteko betoa jarri dio Trumpi

Urtarrilaren 7an Donald Trumpen Instagram eta Facebook kontuak bi urtez etengo dituela iragarri du konpainiak. Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak sare sozialei eman dien erabilerak polemika handia sortu du azken urteotan.

Facebookek Trumpen kontuak itxi ditu bi urteetarako. (Olivier DOULIERY/AFP)
Facebookek Trumpen kontuak itxi ditu bi urteetarako. (Olivier DOULIERY/AFP)

Facecebookek ostiral honetan iragarri duenez, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiari bi urterako betoa jarriko dio, bere aholkularitza batzordeak enpresari agintari ohiaren aurkako debeku mugagabea berrikusteko eskatu ostean.

Hori dela eta, urtarrilaren 7tik aurrera Trumpen Instagram eta Facebook kontuak bi urtez etengo dituela azaldu du konpainiak ohar baten bidez.

«Kanpoko faktoreak ebaluatuko ditugu, indarkeria kasuak eta istilu zibilen beste adierazle batzuk barne. Segurtasun publikoarentzat oraindik arrisku larria dagoela erabakitzen badugu, murrizketa epe jakin baterako luzatuko dugu, eta berriz ebaluatzen jarraituko dugu arriskua murriztu arte», azaldu du enpresak ohar batean.

Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak sare sozialei eman dien erabilerak polemika handia sortu du azken urteotan. Izan ere, Facebookek Trumpen kontua itxi zuen, bere jarraitzaileak urtarrilaren 6an Kapitoliora joatera animatu ostean, eta, hitzaldi polemiko batean, Joe Bidenek 2020ko azaroko hauteskundeetan lortutako garaipenaren zilegitasuna salantzan jarri ondoren.

Facebookekoa ez zen izan jasan zuen beto bakarra, Twitterretik kanpo ere geratu baitzen, Etxe Zurira iritsi aurretik eta ondoren bere mezua zabaltzeko erabili zuen sare soziala.

Trumpek komunikatzeko erabiltzen ari zen plataformetako bat itxi zuen duela egun batzuk.