INFO

Donostiako alkateak «gehiegikeriatzat» jo du Barne Ministerioaren mehatxua

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateari «gehiegikeria» iruditzen zaio Barne Ministerio espainolak Bildu legez kanpo uzteko mehatxua egin izana Udalak euskal presoei buruzko pelikulari diru-laguntza emango diolako.


Juan Karlos Izagirrek komunikabideen bidez jaso du Barne Ministerioak egindako mehatxuaren berri. Xehetasun gehiagoren esperoan, albistea «gehiegikeria» iruditzen zaiola esan du Donostiako alkateak.

‘Barrura begiratzeko leihoak» pelikulari eman dioten diru-laguntza Udalak urtero ematen dituen beste laguntza asko bezalakoa dela zehaztu du, eta auzia «bere onetik» ateratzen ari direla salatu.

Barne Ministerio espainolaren mehatxua, beraz, «tokiz kanpo» dagoela iritzi dio Izagirrek. Nolanahi ere, zer egin aztertuko dutela esan du.