Urtebeteko kartzela zigorra azpeitiar batentzat, presoen aldeko pankarta bat jartzeagatik
Urtebeteko kartzela zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioarekin zigortu dute Aritz Arzallus azpeitiarra 2011ko saninazioetan presoen aldeko pankarta bat jartzeagatik.
NAIZ.INFO
AZPEITIA
Joan den asteartean epaitu zuten Aritz Arzallus azpeitiarra espainiar Entzutegi Nazionalean 2011ko saninazioetan presoen aldeko pankarta bat jartzeagatik. Teresa Sandoval fiskalak urte eta erdiko kartzela zigorra eta hamabi urteko inhabilitazioa eskatu zuen azpeitiarrarentzat.
«Terrorismoa goratzea» leporatuta, urtebeteko kartzela zigorrera eta zazpi urteko inhabilitazioara kondenatu dute.