Iruñeko Udalak harrera egin die senidetutako hiriei
Iruñeko Udalak Baiona, Paderborn eta Yamaguchi senidetutako hiriei harrera egin die, Enrique Maya alkatea buru zuela.
NAIZ.INFO
IRUÑEA
Astebukaerako jendetzaren ostean, lasaitasuna iritsi da gaur Sanferminetara. Iruñeko Udalak, Enrique Maya alkatearen eskutik, Baiona, Paderborn eta Yamaguchi hiri senidetuei eginiko harrera izan da gaurko ekitaldi nagusia.
Egun lasaia izan arren, aurtengo entzierrorik arriskutsuena izan da gaurkoa, hiru korrikalari zauritu baitira adarkaden ondorioz.
Peñak eta konpartsak izan dira gaur ere egunari kolorea eman diotenak. Musika nagusituko da gauean eta Extremoduro taldeaz gozatzeko aukera izango dute iruindarrek.