INFO

Fernando Diez Torre preso errekaldetarra aske geratu da

Fernando Diez Torre preso errekaldetarra aske geratu da azken 20 urteak espetxean igaro eta gero. Auzitegi Gorenak bere helegitea onartu duelako utzi dute libre.


Azken 20 urteak espetxean igaro eta gero, aske gelditu da Fernando Diez Torre errekaldetarra. Villabonako espetxetik irten ostean, Bilboko bidea hartu zuen. Bilboko Brankak zabaldu zuen informazioa.

2011ko irailean 197/2006 doktrina ezarri zion Auzitegi Nazional espainolak, ‘Parot doktrina’ bezala ezagutzen duguna, espetxean 19 urte zeramatzanean eta zigorra betetzeko hilabete batzuk falta zituela. Ondorioz, 2022 arte luzatu zioten zigorra.

Orain, Auzitegi Gorenak neurri horren kontra jarritako helegitea onartu du, nahiz eta oraindik ez diren epaiaren xehetasunak ezagutzen. Edonola ere, ez da batere ohikoa Auzitegi horrek horrelako erabakiak hartzea.