INFO

Manifestazioa deitu du Herrirak Bilboko Aste Nagusian

Euskal preso politikoen aldeko manifestazio bat deitu du Herrira mugimenduak Bilboko Aste Nagusirako. Martxa datorren ostiralean izango da eta Kale Nagusitik abiatuko da.

Herrira mugimenduak hurrengo asteko manifestaziora deitzeko Bilbon egin duen ekimena. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

Herrira mugimenduak euskal preso politikoen aldeko manifestazioa antolatu du Bilbon hurrengo ostiralerako, hiriko Aste Nagusiarekin bat eginez.

Martxa 12.30etan abiatuko da Kale Nagusitik eta plaza Eliptikoan amaituko da. Horren ondoren, elkartasun bazkaria egingo dute Arenalean.

Bide batez, Iosu Uribetxebarria eta Txus Martinen askatasuna eskatu du Herrirak.