Euskal Herriaren errealitatea ezagutzea debekatu nahi dutela salatu du EH Bilduk
Gobernu espainiarrak bultzatu nahi duen hezkuntza erreformak «herri honen gehiengoaren aurka eginiko neurriak» direla kritikatu du EH Bildu koalizioak.
Naiz.info
Bilbo
PPren Gobernuak iragarritako hezkuntza erreformaren norabidea ez datorrela EH Bilduren helburuekin bat adierazi du koailizioak.
EH Bilduren iritziz, «Euskal Herriaren errealitatea ezagutzea debekatu nahi dute» eta gainera «ikastetxeen autonomiari guztiz erasotzen dio, tokian toki egon daitezkeen beharrak ukatuz».
Aldi berean, sistema pedagogiko «atzerakoiagoa» dela salatu dute.
Espainiako Gobernuaren proposamenaren aurrean «Hezkuntza Sistema Nazionala» eraiki beharra dagoela esan du koalizioak.