Larunbat honetan jokatuko da Xilaba txapelketako finala
Larunbat honetan jokatuko da Ipar Euskal Herriko Xilaba bertso txapelketako finala Baionan. Oholtza gainean sei bertsolari: Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Odei Barroso, Sustrai Colina eta Maddi Sarasua.
Larunbat honetan jokatuko da Ipar Euskal Herriko Xilaba bertsolari txapelketako finala. Saioa Baionan izango da lehen aldiz, bertako Lauga kiroldegian, arratsaldeko 17.30ean hasita. 2.500 ikus-entzule sartzen dira aretoan.
Oholtza gainean sei bertsolari. Hendaian lehiatutako final erdian sailkatu ziren Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua; Odei Barroso, Sustrai Colina eta Maddi Sarasua, aldiz, Donibane Garaziko finalerdian lortu zuten finalerako txartela.
Bi urtez behin egiten den txapelketa 16 bertsolarik hasi zuten eta aurten jauzi nabarmena egin dute, finala lehen aldiz Baionan egitea, Donibane Lohizunen egiten baitzuten orain arte.