INFO

Lehen ongietorria egin diote Iñaki Pujanari Otxandion

Goizeko 08.30ak inguruan heldu da Iñaki Pujana Otxandiora eta bertan jaso du herritarren partetik lehen ongietorria. 27 urte preso eman ondoren, atzo irten zen espetxetik.

Pujana, goizean, Otxandiora heldu denean. (HERRIRA)

Iñaki Pujana Otxandion da dagoeneko. 27 urteko espetxealdiari amaiera eman zion atzo eta gaur goizeko lehen orduan iritsi da Euskal Herrira.

Goizeko 08.30ak inguruan lehen ongietorria egin diote herritarrek. 50 bat lagun bildu dira lehen harrera horretan, eta arratsaldean beste ekitaldiak ere izango direla jakinarazi diote NAIZi, horien artean azken ostiraletako elkarretaratzea.

Iñaki Pujana 1987an atxilotu zuen Polizia frantsesak eta La Santen espetxeratuta egon ondoren, 1991n Espainiaratu egin zuten. Orduztik, sakabanaketaren lekuko izan da, Carabanchel, Herrera de la Mancha, Puerto 2, Jerez de la Frontera, Algeciras eta Ocañako presondegietan egon baita.