INFO

Sententziaren esperoan, aske geratu da Beñat Atorrasagasti

Apirilaren 23a bitarte, aske izango da Beñat Atorrasagasti lesakarra, sententziaren esperoan. Era berean, haren aurkako lau urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak.


Beñat Atorrasagastiren aurkako epaiketa hasi da Parisen. 2012ko uztailaren 13an atxilotu zuten Edinburgon eta 2013ko urtarrilaren 30ean estradiatu zuten Estatu frantsesera.

Era berean, aske utzi zuten otsailaren 25ean gaurko epaiketa bitarte eta epaileak askatasun epe hori luzatzea erabaki du, apirilaren 23a bitarte, orduan jasoko baitu sententzia.

Fiskalak haren aurkako lau urteko kartzela zigorra eskatu du ETArekin izan lezakeen harremana tarteko.