INFO

Presoen aldeko pankarta bat jartzeagatik ezarritako zigorra mantentzeko eskatu dute

Auzitegi Goreneko Fiskaltzak Aritz Arzallus azpeitiarrari 2012ko ekainean presoen aldeko pankarta bat jartzegatik ezarri zioten urtebeteko kartzela zigorra mantentzeko eskatu du.


Estatu espainiarreko Auzitegi Gorena 2012ko ekainean Aritz Arzallus azpeitiarrari ezarri zioten zigorra berraztertzen ari da. Urtebeteko kartzela zigorrera kondenatua izan zen Arzallus, euskal preso politikoen aldeko pankarta bat jartzeagatik.

Gauzak horrela, Fiskaltzak aurrez ezarritako zigorra mantentzeko eskatu du «terrorismoa goratu» zuelakoan.

Arzallusen defentsak, aldiz, honek ETA ez zuela goratu esan du eta inoiz ez zuela horrelako zerbait iradoki zezakeen lelorik erabili. Soilik euskal presoen gerturatzea eskatu zuela adierazi du. Gainera, pankarta elkarretaratze baimendu baten baitan jarri zuela gaineratu du.