INFO

UPyDk «zail» ikusten du EAJrekin aurrekontu proiektuaren inguruko akordioa lortzea

UPyDko Gorka Maneirok berretsi egin du Lakuako Gobernuaren aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuko diola eta «zail» ikusten du hori ekiditeko EAJrekin akordioa lortzea.


Gorka Maneirok prentsaurrean azaldu duenez, asteazken honetan bilduko da Ricardo Gatzagaetxebarria Lakuako Gobernuko Ogasun sailburuarekin aurrekontuen inguruan hitz egiteko. Hamasei ataletan banatutako aldarrikapen zerrendarekin joango da bilerara, eta aurrekontuei babesa emateko horiek onartzea «oinarrizkoa» dela esan du.

UPyDko legebiltzarkideak berretsi egin du bere alderdiak osoko zuzenketa aurkeztuko diola aurrekontu proiektuari, «murrizketez beteta» dagoela uste baitu. Horregatik, «zail» ikusten du EAJrekin akordio batera iristea.