Eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa Donostian
Arratsaldeko 17.00etan abiatuko da Bulebarretik Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako zortzi gazteri ezarritako kartzela zigorra salatzeko manifestazioa.
Naiz.info
Eskubide zibil eta politikoen aldkeo manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean Donostian Espainiako Auzitegi Gorenak zortzi gazteri ezarritako sei urteko kartzela zigorra salatzeko.
Epaia ezagutu zenetik ekimen ezberdinak antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan eta horren harira, ‘Aske gunera’ antolatu dute gazteei elkartasuna adierazteko.
Gaur goizean Porrotx pailazoaren emanaldia izango dute eta eguerdian berriz, «Xentimorik Gabe» antzezlana eskainiko dute Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek. Hitzordu nagusia ordea, 17.00etan antolatu duten manifestazioa izango da.