INFO

Bigarren Ibarra presoaren senideek istripua izan dute

Bigarren Ibarra presoaren senideek istripua izan dute asteburu honetan, bisitara ziihoazela.


Etxeratek jakinarazi duenez, Bigarren Ibarra preso bilbotarraren alabak eta anaiak istripua izan zuten larunbatean, bisitara zihoazela.

Ezbeharra Gasteizen izan zen, Lopidan, eta ondorioz Bigarren Ibarraren alabak min hartu zuen gerrikoarekin eta traumatismoa du toraxean.

Bigarren Ibarra Lugon dago preso. Azkenean senideak Monterroxoko espetxera iritsi ahal izan ziren bisita egiteko.

Etxeratek salatu duenez, sakabanaketak aurten eragin duen hirugarren istripua izan da hau.