Itxaso Legorburu preso gasteiztarra aske geratu da
Itxaso Legorburu gasteiztarra Estatu espainolera entregatu dute, Parisko Auzitegiak ezarri zion bost urteko espetxe zigorra bete ostean. Aske geratu da ondoren.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Itxaso Legorburu 2009ko apirilaren 15ean atxilotu zuen Polizia frantsesak Mezieres-en-Brenne herrian, Indre departamenduan. Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri zion, eta hori bete ostean Espainiaratu egin dute gaur.
Ordu batzuk beranduago aske geratu da. Lehen harrera arratsalde honetan egingo diote Gasteizen.