Presoen eskubideen aldeko elkartasun lasterketa Oiartzunen
750 korrikalarik -preso bakoitzeko batek- parte hartu dute Oiartzunen ospatu den Lasterbidean elkartasun ekimenean. Etxeratek sakabanaketak eragindako 16 hildakoak omendu ditu ekitaldi politikoan.
Naiz.info
Larunbatean Atarrabian ospatutako Hatortxu Rock jaialdiarekin batera, Lasterbidean elkartasun ekimena burutu dute igande goizean Oiartzunen. 750 korrikalarik 8 kilometroko ibilbidea bete dute presoen eskubideen defentsan, argazki eta giro bikainean. Sari banaketan presoen eskulanak jaso dituzte parte hartzaileek oroigarri bezala.
Sakabanaketarekin bukatzea esaktu du Etxeratek lasterketa bukatu ondoren egindako ekitaldi politikoan eta sakabanaketaren ondorioz hildako 16 senitartekoak omendu dituzte.