INFO

PPren Donostiako egoitza presoen aldeko kartelekin «zigilatu» dute

Herrira mugimenduaren aurka burututako polizia operazioa arbuiatzeko, ezezagun batzuk PPren Donostiako egoitzara hurbildu dira eta euskal presoen Euskal Herriratzea aldarrikatzen duten ikurrekin «zigilatu» dute sarrerako atea.


Borja Semper Gipuzkoako PPren presidenteak bere Twitter kontuan eskegi du egoitzaren atearen irudia, ezezagun batzuek hura «zigilatu» eta gero.

Herriraren kontrako polizia operazioa salatzeko, ezezagun batzuek PPk Ilunbe kalean duen egoitzara joan dira eta atea «Euskal presoak Euskal Herrira» dioten plastikoekin itxi dute, zigilua bailitzan.