Frantxua Maitiari Arnaldo Otegi espetxean bisitatzea ukatu dio Gobernu espainolak
Frantxua Maitia kontseilariak Logroñoko espetxean preso den Arnaldo Otegi politikari independentista bisitatzeko baimena eskatu zuen eta Gobernu espainolak ukatu egin dio.
«Galdegin dut Arnaldo Otegi ikustera joateko permisioa, eta ez dautate eman», adierazi du Frantxua Maitiak ETB1eko ‘Debatea’ saioan. Akitaniako kontseilariaren aburuz, Otegik «ez du merezi kartzelan izatea, eboluzio ona eginarazi baitio Euskal Herri osoari». Maitiak adierazi zuenez, «euskaldunak Nelson Mandela berri bat bilakarazten ari dira», kartzelatik «lider politiko handi bat bezala aterako» dela esplikatuz.
Igandean lau urte beteko dira Arnaldo Otegi beste zortzi kiderekin batera atxilotu zutenetik. Hori dela eta, larunbatean ‘Arnaldo Askatu’ herri ekimenak Elgoibarren manifestazioa egingo du. Gaur egun, Otegiz aparte, Miren Zabaleta, Rafa Diez, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez preso daude oraindik.