INFO

Manifestazioa Donostian Sevillan gose greban dauden presoen alde

Sevilla II-ko espetxean gose greban dauden presoen eskubideak errespatzea eskatuz manifestazioa deitu dute datorren igandean DOnostian. Bulebarretik abiatuko da mobilizazioa 12.30etan.

Hernaniko elizan egin dute agerraldia presoen senide eta lagunek. (ARGAZKI PRESS)

Sevillako II-ko espetxean gose greban dauden euskal presoek 28 egun daramatzate baraualdian beren eskubideak errespetatzea eskatuz. Senide eta lagunek agerraldia burutu dute Hernanin beren egoeraren berri emateko eta datorren igandean, abenduak 1, manifestazioa egingo dutela iragartzeko.

‘Sevilla II SOS. Euskal presoak gose greban dagozkien eskubideen alde’ izango da mobilizazioaren leloa eta eguerdiko 12.00etan aterako da Bulebarretik.

Azaldu dutenez, astean zehar ekimen gehiago egingo dituzte Sevillako espetxean dauden presoen egoerari konponbidea emateko. Aldi berean, animo aldetik indartsu dauden arren oso ahul daudela ezagutzera eman dute agerraldian.