13.500 bertsolazalek BEC bete dute final handian
Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta, egungo txapelduna, Maialen Lujanbio ari dira kantuan.
NAIZ.INFO
BARAKALDO
Hasi da BECen ospatzen ari den Bertsolaritza Txapelketako finala. Guztira, 13.500 ikusle batu dira eta Joanito Dorronsorok jantziko dio txapela irabazleari. Zumaian bizi den ataundarrak «urtetan egin duen lan etengabe eta isila» eskertu nahi du horrela Bertsozale elkarteak, besteak beste, berak egindako bertso doinutegiaren egitasmoa edo hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko ahalegina.
Goizeko 9.00etan zabaldu dira ateak eta 11.00etan hasi da saioa, 14.00ak arte. 16.00etan ekingo zaio arratsaldeko saioari eta 20-20.30ak aldera ezagutuko da 2013ko txapelduna.