Carlos Saez de Egilaz aske, Espainiaratua izan ondoren
Carlos Saez de Egilaz euskal presoa Barajasera eraman dute gaur Okzitaniako Tolosako Atxikitze Zentrotik. Aske geratu da ondoren.
Naiz.info
Madril
Carlos Saez de Egilaz Gradignango espetxera eraman zuten joan zen ostiralean Saint Martin de Re-ko kartzelatik, ezarri zioten zigorra bete ostean.
Handik Okzitaniako Tolosako Atxikitze Zentro batera eraman zuten eta gaur Espainiaratu egin dute.
Barajasera heldu eta aske geratu da.