INFO

EAJren adierazpenak «lotsagarriak» direla salatu du Sortuk

Itxaso Atutxa EAJko BBBren buruak eginiko adierazpenak salatu ditu Sortuk ohar baten bidez.


Ondorio lazgarriak utzi dituen dispertsoak 25 urte betetzen dituen honetan, espetxe politika kriminalarekin amaitzeko garaia dela deritzo adierazi du Sortuk ohar batean. Alderdi abertzaleak Itxaso Atutxak egindako adierazpenei erantzun die eta salatu duenez, euskal presoei ezartzen zaien espetxe politika da »egun euskal herritarren aurka burutzen den eskubide urraketarik lazgarriena» dela esan du.

Ildo horretan, EAJri «dispertsioaren amaieraren norabidean eragin dezan» eta «PPren politikari babesa emateari» uztea eskatu dio.