Giza kate jendetsua, La Casillako ekitaldiko aurrekari gisa
La Casillako ekitaldi abiatu baino ordubete lehenago, bertaratutako jendea inguruetan bildu da. Giza kate jendetsua osatu dute, erabakitzeko eskubidearen aldeko zitaren aurrekari gisa.
Naiz.info
Bilbo
La Casillakoa da gaur finkatutako ekitaldi nagusia. Ordutebe lehenago, ordea, jendetza gerturatu da inguruetara. Aurreikusi bezala, giza kate bat osatu da, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldiaren aurrekari gisa.
Gure Esku Dago dinamikaren irudi bilakatu diren eskuak eta herriaren borondatearen errespetuaren aldeko esloganak izan dira nagusi ekimenean.
Mila lagun inguruk egin dute bat giza katearekin.