INFO

Gernika eta Durangoko bonbardaketen bizipenak liburu batean jaso ditu Joxe Iturriak

Joxe Iturria gudariaren lekukotzaren bidez Gernika eta Durangoko bonbardaketen kontakizuna jasotzen duen ‘Memoria de guerra’ liburua aurkeztu dute gaur.

Joxe Iturria, liburuaren aurkezpenean. (NAIZ.INFO)

Gernikako bonbardaketaren 77. urteurrena dela-eta antolatu dituzten ekitaldien baitan, ‘Memoria de guerra’ liburua aurkeztu dute gaur eguerdian.

Joxe Iturria 99 urteko gudariak idatzi du liburua. Gernika eta Durangoko bonbardaketen lekuko izan zen gudari hau eta bere bizipenak kontatzen ditu. Ekitaldian Gernikako alkate Jose Maria Gorroño, Sabino Arana Fundazioko historialaria eta Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko istorialaria izan dira.