INFO

Bihar emango diote sendagiria Martin Garitanori

Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitanoren osasun egoerak onera egin du azken orduetan eta ezustekorik gertatu ezean, bihar emango diote sendagiria Donostia Ospitaleko medikuek Aldunditik adierazi dutenez.

Garitano Batzar Nagusietan orain dela aste pare bat. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Gipuzkoako Foru Aldundiak ikurrinaren omenezko ekitaldiaren atarian ondoezik sentitu ostean ospitalean ingresatu eta mediku azterketak egin ondore, pixkanaka bere onera etorri da Martin Garitanoren osasun egoera.

Aldunditik ezagutzera eman dutenez, gaua lasai igaro du senitartekoekin batera eta goizean foru gobernuko ordezkaritza baten bisita jaso du.

Informazio iturri berdinaren arabera, medikuen protokoloak agintzen duen bezala beste 24 orduz luzatu diote obserbazio egoera, eta bihar, ezustekorik ez bada, etxera joateko sendagiria emango diote.