Jokin Zerain preso gasteiztarra aske geratu da
Jokin Zerain preso gasteiztarrak askatasuna berreskuratu du, 2009az geroztik espetxean egon ondoren. Puerto Ieko kartzelatik irten da.
Naiz.info
Gasteiz
Jokin Zerain kalean da. Gaur goizean atzean utzi du Puerto Ieko espetxea, 2009az geroztik preso egon ondoren.
Lehenago ere izan zen espetxeratua. 2001ean kartzelaratu zuten lehen aldiz, eta 2009an bigarrenez, Baltasar Garzón epailearen aginduz.
Soto del Real, Valdemoro eta Puerto Ieko espetxeetan sakabanatuta egon da denbora honetan.