Txomin Lesende aske geratu da
Elorrioko presoak hamahiru urteko kartzela zigorra bete du, kale borroka ekintza batzuetan parte hartu izana egotzita. Otsailean kartzelan hil zen Arkaitz Bellon berarekin batera atxilotu zuten.
NAIZ.INFO
BILBO
Hamahiru urteko kartzela zigorra bete ostean Txomin Lesende aske geratu da igande goizean.
Elorrioko presoa 2000an atxilotu zuten Donostian, kale borroka ekintza batzuetan parte hartu izana egotzita Portugalen preso dagoen Andoni Zengotitabengoa eta otsailean kartzelan hil zen Arkaitz Bellonekin batera.