Imanol Iparragirre aske geratu da
Imanol Iparragirre pasaitarra aske geratu da. Zuerako espetxean zegoen eta ia zazpi urte egin ditu preso.
NAIZ
DONOSTIA
Imanol Iparragirrek askatasuna berreskuratu du gaur arratsaldean. Zuerako espetxean zegoen eta irteera data abuztuaren 7an finkatua bazuen ere, gaur utzi dute aske. Berak deitu die senideei kartzelatik bertatik.
Pasaitarra 18/98 auziaren baitan kondenatu zuten, Ekin atalean. 2007ko urrian Seguran egin zen sarekadan atxilotu egin zuten eta ordutik zegoen espetxean.