Erromak eta Parisek indar kurduei armak emateko eskatu dute
Europar Batasunak gaur aztertuko du EI Estatu Islamikoaren erasoaldiak Iraken eragin duen egoera. Erromak eta Parisek indar kurduei armak emateko egin duten proposamena ere eztabaidatu beharko dute. AEBek atzo baieztatu zuten beraiek hasita daudela kurduek eskatutakoa ematen. Arabiar Ligak, bere aldetik, gizateriaren aurkako krimenak egin izana leporatu die EIko jihadistei, erasoaldia gaitzesteaz gain.
Europar Batasuneko 28 herrialdeetako ordezkariek gaur egingo duten bileran Estatu Islamikoaren erasoaldiak eragin duen krisi humanitarioa aztertuko dute. Testuinguru horretan Europak zer egin dezakeen ere eztabaidatuko dute, eta, atzo begiraleek esaten zutenez, armak bidaltzeko aukera ere mahaiaren gainean edukiko dute.
Erromak eta Parisek jihadistei aurre egiten ari diren indarrei armak eta bestelako laguntza ematea proposatu dute, dagoeneko estatubatuarrek egiten duten moduan. Masud Barzani Hego Kurdistango presidenteak berak ere askotan esan izan du armak eta munizioak behar dituztela EIri aurre egin ahal izateko. Laurent Fabius frantses Estatuko Atzerri ministroak horixe gogorarazi dio Catherine Ashton EBko diplomaziaren buruari igorritako eskutitz batean.
«Geldirik ezin egon»
«Europaren atarian garatzen ari den krisiaren aurrean, ezin dugu geldirik egon. Jazarpena jasaten ari diren komunitateei elkartasuna adieraztera behartuta gaude. Gainera, horixe da Europaren interes estrategikoek eta askatasunaren defentsak exijitzen digutena», idatzi du Fabiusek.
AEBetako NBC telebista kateak atzo jakinarazi zuenez, Washingtonek zuzenean ematen dizkie armak gaur egun peshmerga indar kurduei, orain arte Bagdadeko Gobernuaren bitartez egiten baitzuten bidalketa. NBCk gogorarazi du AEBek aire erasoak egiten dituztela jihadisten aurka eta indar kurduen alde. «Obama presidenteak baimendutako aire erasoek bere horretan jarraituko dute, kurduen eta EIko indarren arteko borroka orekatze aldera». Arma arinak, granada-jaurtigailuak eta munizioa ageri dira Washingtonek kurduei emandako baliabideen artean.
AEBek eta Mendebaldeko beste potentziek Estatu Islamikoaren aurkako borrokan ari diren indarrei ematen dieten laguntza ez da baldintza gabea. Obamak berak exijitu du Iraken batasun gobernu bat osatzeko, kurduak, xiitak zein sunitak ordezkatuta senti daitezen, bestela herrialdeak dituen arazoak konpontzea ezinezkoa delakoan.
Al Maliki eta Masum
Nuri Al Maliki egungo lehen ministroa litzateke batasun gobernu hori osatu ahal izateko oztoporik handiena, berak karguan jarraitu egin nahi baitu. Fuad Masum Irakeko presidenteak Haidar Al Abadi diputatu xiitari eskatu dio aipatu gobernua osatzeko. «Herrialdea zure eskuetan dago orain», esan zion Masumek Al Abadiri, telebistak eskainitako ekitaldi labur batean. Al Abadi 1952an Bagdaden jaiotako politikaria da, Parlamentuko presidenteordea izateaz gain.
John Kerry AEBetako Estatu idazkariak arazorik ez eragiteko eskatu zion atzo Nuri Al Maliki lehen ministroari. «Masum presidentearekin bat eginda gaude. Berak dauka Irakeko Konstituzioa defenditzeko ardura. Malikik bazterrak ez nahastea espero dugu». Oso argi hitz egin zuen estatubatuarrak.
Nuri Al Malikiren Zuzenbide Estatua izeneko koalizioak irabazi zituen apirilaren 30eko hauteskundeak. Horixe da lehen ministro karguan jarraitu ahal izateko erabiltzen ari den argudioa. Baina agintean zortzi urte egin dituen Malikik etsai gehiegi egin ditu epe horretan, eta sunitak baztertu egin ditu. Gainera, aurkariek autoritarioegia izatea leporatu diote.
Testuinguru horretan iritsi da gero eta sinesgarritasun gutxiago duen Arabiar Ligaren gaitzespena. Nabil Al Arabi idazkariak atzo esan zuenez, Estatu Islamikoak «gizateriaren aurkako krimenak» egin ditu beren etxeetatik ihes egin ondoren «oso egoera larrian» dauden Irakeko iparraldeko jazidien aurka. Al Arabik erantsi zuenez, «EIko buruak epaileen aurrera eraman behar dira».
Los yihadistas avanzan hacia Bagdad, pero retroceden en Erbil
Los yihadistas del Estado Islámico (EI) tomaron ayer el control de la ciudad de Jalawla, a unos 130 kilómetros al nordeste de Bagdad, después de dos días de intensos combates con los peshmergas kurdos, afirmaron fuentes de seguridad. Los combates habrían dejado 10 muertos y unos 80 heridos entre los peshmergas.
Las fuerzas kurdas, que en los últimos días han sufrido varios reveses ante los insurgentes sunitas liderados por el EI, recuperaron terreno el domingo, en el tercer día de los ataques aéreos llevados a cabo por EEUU. Enviados de Washington han destacado que existe «un nivel de cooperación sin precedentes entre las fuerzas iraquíes y las kurdas. Es algo que no existía en el pasado, ambos se están ayudando», afirmó Marie Harf, portavoz de la diplomacia estadounidense.
Estados Unidos informó ayer de un nuevo ataque aéreo sobre posiciones del Estado Islámico el domingo cerca de la ciudad de Erbil, capital de la autonomía kurda. Cuando en Euskal Herria eran las 22.00 horas, unidades aéreas de EEUU llevaron a cabo «con éxito» un ataque «para defender a las fuerzas kurdas cerca de Erbil, donde se encuentran personal y ciudadanos estadounidenses», indicó en un comunicado el Mando Central Militar.
Cabe recordar que Estados Unidos tiene un consulado en Erbil, la capital de la región autónoma del Kurdistán iraquí o Kurdistán Sur.
El apoyo estadounidense a los kurdos ha complicado las relaciones de Washington con el Gobierno de Bagdad, que mantiene tensas relaciones con los dirigentes de dicho pueblo. GARA