INFO

Palestina eta Israelgo eragileekin bildu dira GUE/NGLko europarlamentariak

Palestinara bisita egiten ari diren GUE/NGL taldeko europarlamentariek –tartean EH Bilduko Josu Juaristi–, bertako eta Israelgo eragileekin egin dituzte bilerak. Gobernu hebrearraren okupazioa bukatzearen aldeko mezua igorri dute europarlamentariek, nazioarteari aldarri hori luzatuz.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Israelgo Gobernuak ezarritako trabei aurre eginez, GUE/NGL taldeko europarlamentarieak Palestinara eginiko bisitarekin jarraitzen dute eta eragile israeldar zein palestinarrekin bilerak egin dituzte.

Martina Anderson Sinn Feineko europarlamentariak azaldu duenez, Palestinaren Askapenerako Erakundearekin zein bestelako elkarteekin egindako bileretan nazioarteari eginiko dei zehatza jaso dute, Palestinako okupazioarekin behin betiko amaitzeko beharra nabarmenduz.

Igandera arte egingo iraungo du 13 europarlamentarien bidaiak, eta asteartean agerraldia egingo dute Europako Parlamentuan, bizitakoaren berri eman eta balorazioa egiteko.

Sei herrialdetako parlamentariak joan dira: Josu Juaristi (EH Bildu), Martina Anderson (Sinn Fein), Lynn Boylan (Sinn Fein), Matt Carthy (Sinn Fein), Takin Hadjigeorgiou (AKEL), Neoklis Silikyotis (AKEL), Pablo Iglesias (Podemos), Teresa Rodriguez (Podemos), Lola Sanchez (Podemos), Marisa Matias (Bloco), Younous Omarjee (Front de Gauche), Angela Vallina (Ezker Anitza) eta Miguel Viegas (PCP).

Israelgo Gobernuak Gazara sartzea debekatu die.