INFO

‘Esan, izan gozan’ lemapean, Nafarroa Oinez Zangozan

Zangozako Ikastolak antolatuta, milaka euskaltzale batu dira igande honetan Nafarroa Oinez jaialdian. Eguraldia lagun, adin guztietako eskaintza anda izan da festa giroaz gozatzeko. Baztanen ospatuko da hurrengo urtean.

Milaka lagun batu dira Zangozan. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Goizeko 10.00etan ireki dute ibilbidea, lau gunez osatuta egongo dena. Zinta mozketa Itoriz-San familiak egin du ikastolaren 35 urteko ordezkatuz. Eguzkia eta tenperatura altuak erakarrita, milaka lagun hurbildu dira Znagozara euskara eta ikastolen aldeko festari sostengua emateko.

Autoilara handiak izan dira Zangotzara heltzeko sarrera eta irteeratan. Karmen aretoan egin dituzten omenaldietan Saharako Hassania omendu dute eta baita ere eta OHO euskaraz hasi zuten familiak gogoan izan dituzte.

Aldi berean, hurrengo urtean Nafarroa Oinez Baztanen ospatuko dela iragarri dute.

Kontzertuei dagokionez, Leihotikan, Arkada Social, Los Zopilotes Txirriaos, Esne Beltza eta Trikidantza izango dira hirugarren gunean; eta Gose, The Soulbreaker Company eta Wills Drummond bigarrenean. Bestetik, lehenengo gunean, euskal dantzak, herri kirolak eta jokoak, besteak beste, izan dira.

‘Esan, izan eta goza’ lelopean ospatuko den Nafarroa Oinezeri, Tafallako Zartako-K taldeak jarri dio doinua. Letra Nuria Abadia Zangozako Ikastolako amak egin du.