Mikel Korta aske geratu da
Mikel Korta presoa aske geratu da gaur goizean, Mansillako espetxetik. 18/98 auziaren baitan espetxeratu zuten, Xaki atalean.
NAIZ
DONOSTIA
Zazpi urte eta erdi espetxean egin ostean, Mikel Korta ordiziarra aske geratu da gaur goizean, Mansillako kartzelatik.
Korta 18/98 auziaren baitan atxilotu eta zigortu zuten, Xaki atalean. Hasieran Auzitegi Nazionalak hamaika urteko kondena ezarri zion, baina Auzitegi Gorenak zazpi urte eta erdira jaitsi zuen.