INFO

Ertzaintzak Juan Carlos Estevez ‘Melli’ atxilotu du

Juan Carlos Estevez ‘Melli’ preso ohia atxilotu du Ertzaintzak, hiru urteko espetxe zigorra bete dezan. Iragan astean atzematen saiatu zen Ertzaintza baina ez zuten bere Altzako etxean aurkitu.


Ertzaintzak Juan Carlos Estevez ‘Melli’, Donostiako Altzan bizi zen errenteriarra atxilotu egin du arratsaldeko lehen orduan.

Joan den ostiralean ere bere etxean agertu ziren ertzainak, baina ez zuten bertan aurkitu.

Estevezek espetxean 16 urte egin zituen. Auzitegi Goren espainolak beste hiru urteko zigorra berretsi zion, beste auzi batengatik.