Aske geratu dira Iruñean Poliziak atxilotutako hiru gazteak
Polizia espainolak atzo Iruñean atxilotu zituen hiru gazteak aske geratu dira, gaura komisarian pasa ostean. Presoen eskubideak aldarrikatzeko errepidea moztu zuten.
NAIZ
IRUÑEA
«11 konpromiso askatasunerantz» dinamikaren baitan euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko errepidea moztu zuten atzo Iruñean eta Polizia espainolak hiru gazte atxilotu zituen.
Gaua komisarian pasa dute eta guardiako epaitegitik pasa ostean aske geratu dira hirurak.