INFO

Urtarrilaren 29an hasiko da ezker abertzaleko 35 militanteren aurkako epaiketa

Auzitegi Nazional espainolak urtarrilaren 29an hasiko du ezker abertzaleko 35 militanteren aurkako epaiketa. Joan zen astelehenean zen hastekoa baina defentsako hiru abokatuen atxiloketaren ondoren bertan behera geratu zen.

Auzipetuak joan zen astelehenean, Auzitegi Nazionalaren atarian. (J. DANAE/ARGAZKI PRESS)

Astelehenean zen hastekoa Auzitegi Nazional espainolean ezker abertzaleko 35 militanteren aurkako epaiketa, baina Guardia Zibilak egun horretan atxilotu zituen hamasei lagunen artean defentsako hiru abokatu zeuden –Amaia Izko, Haizea Ziluaga eta Eukene Jauregi–, eta epaiketa bertan behera geratu zen.

Eloy Velasco epaileak hiru abokatuak aske utzi dituela jakin ondoren, Zigor Aretoko Bigarren Sekzioak data berria jarri du 04/08 sumarioaren epaiketa hasteko: urtarrilaren 29a.