Gorka Iraizozek urte betez luzatu du kontratua Athletic-ekin
Gorka Iraizoz atezain nafarrak kontratua berritu du Athletic-ekin. Era honetan, Iraizozek talde bilbotarraren atea defendatuko du 2016ko ekainaren 30era arte. Era berean, beste urte betez luzatzeko aukera jarri dute mahai gainean.
Gorka Iraizoz eta Athletic akordio batera iritsi dira atezainaren kontratua berritzeko. Aurtengo ekainean bukatzen zitzaion kontratua eta urte betez luzatuko dute, beste urte bateko aukerarekin. Hutsaltze klausula, aldiz, 36 milioi eurotan kokatu dute.
Iraizozek 34 urte beteko ditu martxoan, azken zortziak Athletic-en elastiko defendatzen igaro dituelarik. Denbora honetan, 314 partida lehiatu ditu txuri-gorrien atepean, Athletic-en historian partida gehien jokatu dituen hirugarren atezaina bihurtzeraino. Aurretik, Jose Angel Iribar eta Carmelo Cedrún ditu, soilik.
Modu honetan, Athletic-ek duela aste batzuk hasi zuen kontratu berritze prozesuarekin jarraitzen du, Aritz Aduriz eta Mikel Balenziagarenak luzatu eta gero. Gaur-gaurkoz, Gurpegi eta Iraola dira kontratua berritzeke duten jokalari bakarrak.