INFO

Danimarkan aurkitu dute lapurtera klasikoan idatzitako lehen liburua

Esteve Materrak 1617an argitaratutako ‘Doctrina Christiana’ liburua aurkitu du Aziti Bihia elkarteak Danimarkako Errege Bibliotekan. Lapurtera klasikoan idatzitako lehenengo liburua da.


Aiziti Bihia elkarteak aurkitu du lapurtera klasikoan idatzitak lehenengo liburua, ‘Doctrina Christiana’, Esteve Materrak idatzia 1617. urtean. Danimarkako Errege Bibliotekan egin dute aurkikuntza, Dorota Krajewska taldekideak zehatzago esateko, liburuaren bigarren edizioarekin lanean zebilela.

Liburu honek eman zion hasiera euskal obra klasiko garrantzitsuenetan erabiliko zen lapurtera klasikoari. Besteak beste, Pedro Agerre Axularrek erabili zuen ‘Gero’ idazteko.

Lapurtera klasikoan lehenengoa bada, ez da atzean geratzen euskaraz argitaratutako obren zerrendan. Aurretik sei besterik ez ditu: Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545), Leizarragaren Testamentu Berria, Kalendera eta ABCa (1571), Betolatza arabarraren doktrina elebiduna (1596), Refranes y Sentencias errefrau bilduma (1596) eta Elsoren doktrina gaur egun galdua.