INFO

Sexu erasoa egin diote emakume gazte bati Villabonan

19 urteko emakumezko bat bortxatzen saiatu dira gaur goizaldeann Villabonako Arroa auzoan. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute arratsaldean Malkar plazan.


‘Tolosaldeko ataria’ webgunean zabaldutako informazioaren arabera, Ertzaintzak baieztatu du eraso saiakera.

Goizaldeko 5.45ean gertatu da Arroa auzoan, emakumeak aurre egin dio erasotzaileari eta honek ihes egin du. Ikerketa zabalik du poliziak.

Herritar ugari bildu da arratsaldean Herri Mugimenduak deituta Malkar plazan bortxaketa saiakera salatzeko.


Salaketa kontzentrazioa. @Aiurri