INFO

Kantonaletarako hautagaiak aurkeztu ditu EAJk

Martxoaren 22an eta 29an Ipar Euskal Herrian egingo diren hauteskunde kantonaletarako hautagaiak aurkeztu ditu EAJk Baionan.

Hautagaien aurkezpena, Baionan. (EAJ)

Baionan eginiko ekitaldi batean, EAJren EBBko eta Ipar Buru Batzarreko presidente diren Andoni Ortuzar eta Txaro Goikoleak Ipar Euskal Herriko kantonaletarako hautagaien berri eman dute.

Besteak beste, honako hautagaiek parte hartu dute aurkezpenean: Francis Gellie, Uztaritze-Urdazuri eta Errobiko Ibarren kantonamenduko hautagaia; Gaxuxa Elhorga-Dargains, Donibane Lohizuneko kantonamenduko hautagaia; Jean Tellechea, Hendaia-Hego Euskal Kostaldeakoa eta Itxaro Bethart,, Euskal Mendia kantonamenduko hautagaia.